SENTENTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baliogabe utzi dute Gipuzkoan kirol-elkarte batean izena emateko eskola-kirolean parte hartzeko derrigortasuna

Pasaiako familia batek salatu ondoren, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Gipuzkoan eskola-kirola arautzen duen foru-aginduaren hainbat artikulu. Orain arte, 13 urtetik beherakoak Multikirola programan parte hartzera behartuta zeuden, kirol-talde batean izena emateko.
Eskola-kirola sustatzeko Gipuzkoako Aldundiak abian jarritko kanpaina bat. Artxiboko irudia.
Eskola-kirola sustatzeko Gipuzkoako Aldundiak abian jarritko kanpaina bat. Artxiboko irudia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskola-kirolari buruz onartutako araudiak dio 13 urtetik beherako haurrek Multikirola programan —izen hori dauka eskola-kiroleko programak— izena eman behar dutela, edozein kirol-elkartetan izena eman ahal izateko. Adin txikikoek askotariko kirol jarduerak egitea izan da arauaren helburua. Bada, atzotik, bertan behera dago betebehar hori.

Pasaiako familia batek jarritako salaketari erantzunez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi du derrigortasun hori, adin-txikikoen eskubideen kontra egiten duela ebatzita. Zehazki, KG-2023-0314 eta 40-133/2021 foru-aginduen hainbat artikulu utzi dituzte bertan behera. 

Salatzaileak auzitara jo zuen, 9 eta 11 urteko bere alabek ezin zutelako Askatuak saskibaloi taldean izena eman, eskola-kirolean parte hartzen ez zutelako. Epaiaren arabera, "Maddik eta Eiderrek eskubidea dute nahi duten kirol jardueran izena emateko, euren ikastetxeko kirol programan aurrez izena eman gabe". 

Bere argudioetan, Auzitegiak dio askotariko kirolak egitea "lehenetsi" egin behar dela, baina ezin dela "derrigorrezkoa" izan, besteak beste, Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko Legea bera "urratzen" duelako. Ildo beretik, sententziak dio Gipuzkoako Aldundiak ezarritako "betebeharrak" adin txikikoen "eskubideak urratzen" dituela.

Bestalde, Gipuzkoako araudiak lurralde arteko oreka hausten duela ere badio sententziak. Izan ere, Bizkaian eta Araban "askotariko kirolen aldeko eredua lehenesten da, baina ez dago derrigortasunik". Hori horrela, epaileak uste du EAEko hiru lurraldeen arteko desoreka eragiten duela araudiak.

Azkenik, Auzitegiak nabarmentzen du "haurrei entzun" egin behar zaiela, dituzten "lehentasunak" eta egiten dituzten "aukerak" kontuan hartuz.

Helegitea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak jada iragarri du epaiaren aurkako errekurtsoa jarriko duela Auzitegi Gorenean, eta gogorarazi du harik eta auzitegi eskudunak kasazio-errekurtsoa ebatzi arte, eskola kirolaren programaren jarduera bere horretan mantenduko dela. 

Goizane Alvarez Kiroletako diputatuak azpimarratu duenez, "Multikirola defendatzen jarraituko dugu, orain arte egin dugun bezala". "Oso argi daukagu Gipuzkoako kirol-hastapenaren ereduak onura handiak dakartzala adingabeen garapenerako eta pertsonen prestakuntzarako".

Gipuzkoako programa "zorrotz" defendatu du diputatuak. "Programa horrek lortu du, ahalegin handiarekin, helduek diseinatutako kirol-hastapeneko eredu bat alde batera uztea eta adingabeen onuran pentsatutako eredu batera igarotzea. Horretan jarraituko dugu. Politika horiek oinarri zientifiko batek babesten ditu", azaldu du, ohar batean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X