INTERNET SEGURUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko 10 nerabetik 4k eduki pornografikoa aurkitu dute sarean, bilatu gabe

Save the Children erakundeak ohartarazi duenez, hezkuntza digitala lantzea ezinbestekoa da haurrak eta nerabeak eduki kaltegarrietatik babesteko.
EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Euskal Autonomia Erkidegoko nerabeen % 38,4k eduki pornografikoa edo erotikoa aurkitu dute sarean, nahita bilatu gabe, Save the Children erakundeak egindako azken ikerketaren arabera.

Otsailaren 11n den Internet Seguruaren Nazioarteko Egunaren harira gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi duenez, hezkuntza digitala lantzea ezinbestekoa da haurrak eta nerabeak eduki kaltegarrietatik, desinformaziotik eta albiste faltsuetatik babesteko.

Albiste faltsuei dagokienez, EAEko nerabeen % 28k solik dakite egiazko albisteak eta faltsuak bereizten, eta % 67,2k ez dute beti lortzen.

Bestalde, EAEko 10 nerabetik ia 1,5 ezezagunekin harremanetan jartzen dira Interneten bitartez eta % 18,8 aurrez aurre beraiekin elkartzeko prest daude.

Halaber, ikerketak ondorioztatu du neskek eta mutilek ez dutela Internet modu berean erabiltzen. Neskek sare sozialak gehiago erabiltzen dituzte eta bi aldiz gehiago kontsumitzen dituzte pelikulak eta telesailak. Mutilak, berriz, bideo-jokoetan aritzen dira gehien bat (% 62,4). Gainera, emakumeek beren sentimenduak eta irudiak gehiago erakusten dituzte sareetan, eta horrek arriskuak dakartza.

Azkenik, EAEko 10 eta 17 urte bitarteko neska-mutilen % 96,6k Interneterako konexioa dute etxean, eta % 81,5ek egunerokoan erabiltzen dute 11 urte zituztenetik (Espainiako Estatuko batezbestekoa % 58koa da).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X