Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko diskoteka baten sarreran izan den gizonezko baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Dirudienez, biktimak kolpe gogorra jaso du buruan lurrera erori denean, eta konortea galdu du. Ertzaintzak atezaina atxilotu du, gertatutakoarekin zerikusia izan dezakeelakoan.
Gertakaria izan den lekua, Gasteizen. Argazkia: EFE
Gertakaria izan den lekua, Gasteizen. Argazkia: EFE

Ertzaintzak ikerketa abiatu du 31 urteko gizon bat Gasteizko dantzaleku baten atarian hil ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Dirudienez, biktimak kolpe gogorra jaso du buruan lurrera erori denean, eta konortea galdu du. Ertzaintzak atezaina atxilotu du gertatutakoarekin zerikusia izan dezakeelakoan.

Gasteizko Bake kalean gertatu da, 04:50 aldera, Mitika diskotekaren atarian, hain zuzen.

112 SOS-Deiakek abisua jaso du dantzaleku baten atarian gizon bat lurrean konortea galduta zegoela ohartaraziz. Ertzaintza eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira, eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu, eta gizona bertan hil da.

Lehen ikerketetan oinarrituta, Ertzaintzak dantzalekuko atezainetako bat atxilotu du gertakariarekin lotura izan dezakeelakoan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X