Erabaki judiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hileta-elizkizunetan musika erabiltzeagatik ordaindu beharko da Ipar Euskal Herrian

Frantziako Justiziak arrazoia eman dio egile eskubideak kudeatzen dituen Estatuko erakundeari. Ondorioz, 1 eta 5 euro artean ordaindu beharko dira, abesti kopuruaren arabera.
Hileta-elizkizun bat, Ipar Euskal Herrian. Irudia: EITB
Hileta-elizkizun bat, Ipar Euskal Herrian. Irudia: EITB

Hileta-elizkizunetan musika erabiltzeagatik ordaindu beharko da Ipar Euskal Herrian: 1 eta 5 euro artean, jartzen den abesti kopuruaren arabera. Erabakiak harridura sortu du, eta batzuek diote duintasunaren aurkakoa dela.

Frantziako Justiziak arrazoia eman dio egile eskubideak kudeatzen dituen Estatuko erakundeari. Erakunde horrek orain akordioa itxi berri du hil-etxeekin eta ehorzketak antolatzen dituztenekin.

Enpresa horiek argudiatu zuten zeremonia pribatuak antolatzen zituztela, baina Justiziak dio hileta-elizkizunak biltzar publikoak direnez legedia errespetatu behar dela, eta egile eskubideak ordaindu. Baliteke urtean artistei 800.000 euro biltzea eta banatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X