Ikaskuntza Digitalaren Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Identifikazio elektronikorako bitartekoak Euskadin

20250318123143_eitbeuseuskizenpe_
18:00 - 20:00
Identifikazio elektronikorako bitartekoak Euskadin
Euskadin, milioi bat pertsonak baino gehiagok identifikazio edo ziurtagiri elektroniko bat dute, gutxienez, Administraziora jo eta kontsultak, izapideak eta eragiketak egiteko. EAEko herritarrek BakQ indetifikaziorako bitartekoa erabiltzen dute gehien. Egun, 960.866 pertsonak dute aktibatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X