SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suhiltzaileak Jaizkibel mendian piztutako sua itzaltzeko lanean ari dira

20250320134332_incendio-jaizkibel_
18:00 - 20:00
Suhiltzaileak Jaizkibel mendian piztutako sua itzaltzeko lanean ari dira
Pasai Donibanen, Jaizkibel mendiaren magalean, piztu da sua, itsaso aldean. Oraingoz ez dute suaren tamainaren gaineko informaziorik eman, baina haizea indartsu dabil inguruan. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gauerdira arte, baso-sute arriskua dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X