Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk eta Nafarroako iparraldeak abisupean jarraitzen dute euriagatik: 20-40 litro pilatu dira dagoeneko

Goizean Bidaniako estazioan 38,8 litro metatu dira metro koadroko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egun osoan zehar egongo da indarrean abisua, eta 24 orduan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko. Nafarroako Kantauri isurialdea ere abisupean izango da, eta han ere antzeko kopurua meta daiteke.
20250324125345_tolosa_
18:00 - 20:00
38 litro metro karratu pilatu dira dagoeneko Euskadin, eta euri zaparradak gogor jotzen ari dira

Haizeak atseden eman digun honetan, euria dugu mehatxu; izan ere, astelehenean abisupean egongo da Euskal Herriko iparraldea. Euskalmetek iragarri duenez, aste hasiera bustia izango da oso, eta zaparrada ugariak izango dira, batez ere goizean eta arratsaldeko lehen orduetan. 

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du prezipitazio iraunkorragatik, gauerditik eguna amaitu arte. Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 24 orduan 60 l/m² inguru pila daitezke. Zaparrada ertainak egingo ditu. Euria iraunkorra eta oso ugaria izango da, bereziki egunaren lehen partean. Bestalde, Mediterraneo isurialdean 24 orduan 10-20 l/m² inguru pilatu daitezke.

Abisuak indarrrean daramatzan lehen ordu hauetan, metro koadroko 30-40 litro pilatu dira Gipuzkoako hainbat estazio meteorologikoetan. Prezipitazio kopuru handiena Bidaniako estazioan (Bidania-Goiatz) erregistratu dute: 38,8 litro. Gainera, 32 litro pilatu dira Berastegin eta 27, Ibai Ederren (Azpetia). Bizkaian, Iurretako estazioan metatu da euri gehien: metro koadroko 25 litro. Araban, Sarriako estazioan (Zuia) 24,3 l/m² erregistratu dituzte.

Elur-kota 1.500 metro inguruan egongo da. Egunaren amaieran atertzera egingo du, eta kostaldean ostarteak zabalduko dira. Goizetik aurrera ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta giroa freskoa izango da denean. Hala, maximoak 14 ºC-koak izango dira Bilbon, Donostian eta Baionan; eta 11 ºC ingurukoak, Gasteizen eta Iruñean.

Halaber, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisupean jarri du goizean (07:00etatik aurrera eta 20:00ak arte) Foru Erkidegoko Kantauri isurialdea (Nafarroako ipar-ekialdea). 12 orduan, 40 litro pilatu daitezke metro koadroko, eta 24 orduan, 60 litro baino gehiago.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X