XANTAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat atxilotu dute Elgoibarren, pertsona baten irudi intimoak zabaltzearekin mehatxatzeagatik

Xantaia jasan zuen pertsonak Ertzaintzaren aurrean salatu zuen gaztearekin harremanetan jarri zela kontaktu-plataforma baten bidez, eta, argazki intimoak elkarrekin trukatu omen zituzten. Horren ondoren, xantaia hasi zen. 2.000 euro eskatzen zizkion bere irudiak ez zabaltzearen truke.

17 urteko adingabe bat atxilotu dute Elgoibarren irudi intimoak bidali zizkion pertsona bati estortsioa egiten saiatzeagatik: trukean 2.000 euro eskatzen zizkion.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, xantaia jasan zuen pertsonak Ertzaintzaren aurrean salatu zuen gaztearekin harremanetan jarri zela kontaktu-plataforma baten bidez, eta, argazki intimoak elkarrekin trukatu omen zituzten. Horren ondoren, xantaia hasi zen.

Salaketa jarri ostean, Ertzaintzak zaintza-dispositibo bat ezarri zuen, eta, horri esker, ustezko xantaiagilea atxilotu zuten biktimaren dirua adostutako jasotzera zihoanean.

Ertzain-etxeko eginbideak amaitutakoan, Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute.

Zabaldu duen oharrean, Segurtasun Sailak gomendatu du horrelako kasuetan, ordaindu aurretik salaketa jartzea, lehen ordainketa egin ondoren xantaiak bere horretan jarraituko baitu gehienetan. Gainera, gomendatzen du sare sozialen bidez irudi intimorik ez bidaltzea, ezta lagunei eta ezagunei ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X