Erasoak eliza katolikoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztarizko eta Angeluko eskola katoliko banatan izandako erasoak salatu dituzte 13 lagunek Baionako Auzitegian

12 salaketa Uztaritzeko San Frantses Xabier eskolan gertatutako erasoen ingurukoak dira; horietatik hiru, sexu-erasoak. Gertaera denak 1960 eta 2005 bitartean gertatu ziren. 13.a Angeluko Jean Jaures lehen hezkuntzako Eskola publikoan 1970ean gertatutako eraso batengatik jarritako salaketa da.
San Frantses Xabier eskola, uztaritzen. EITB Media.
San Frantses Xabier eskola, uztaritzen. EITB Media.

Ipar Euskal Herriko ikastetxe katoliko eta publikoetan bortizkeria pairatu izan zituztenen lekukotasunak gero eta ugariagoak dira. Betharram ikastetxe katolikoan gertatutako erasoak salatu izanak, aurrera urratsa eman eta eurek jasandakoak salatzera bultzatu ditu. 

Gaur bertan, sexu-erasoen eta bestelako erasoen biktima izan diren 13 lagunen salaketak aurkeztu dituzte Baionako Auzitegian.

Horietatik 12 Uztaritzeko San Frantses Xabier eskolan gertatutako erasoen ingurukoak dira; tartean, hiru sexu-eraso. Gertaera denak 1960 eta 2005 bitartean gertatu ziren. 13.a Angeluko Jean Jaures lehen hezkuntzako Eskola publikoan 1970ean gertatutako eraso batengatik jarritako salaketa da. 

Zaindari eta irakasleek egindako bortizkeria salatzeaz gain, ikasleen artean ere izandako erasoak agerian utzi dituzte salaketa horiek. 

Sufritu duten guztia oraindik gogoan dute askok, eta justizia aldarrikatzeaz gain, biktimentzat estatus bat eskatzen dute. Ororen gainetik, ordea, biktimek aldarrikatzen duten erreparazioa gertatutakoaren aitorpena da.

Uztarizko San Frantses Xabier eskolako biktimen kolektiboak ez du baztertzen datozen hilabeteetan salaketa gehiago aurkeztea.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X