Albiste da
DROGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat atxilotu dute Zaballako espetxean 100 gramo haxix sartzen saiatzeagatik

Espetxeko sarrera-kontrolaz arduratzen diren funtzionarioek atzeman zutenez, preso bat bisitatzera zihoan emakume batek plastiko zati bi zituen besaurrean itsatsita, eta haxixa zeraman barruan; 103 gramo, gutxi gorabehera.

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Zaballako espetxean preso bati egindako bisitan 100 gramo haxix ematen saiatzeagatik.

Espetxeko sarrera-kontrolaz arduratzen ziren funtzionarioek atzeman zutenez, preso bat bisitatzera zihoan emakume batek plastiko zati bi zituen besaurrean itsatsita, eta haxixa zeraman barruan; 103 gramo, gutxi gorabehera.

Horren aurrean, zentroko segurtasunaz arduratzen ziren ertzainei deitu zieten, eta agenteek atxilotu egin zuten aipatu emakumea.

Jarraian, bisitarientzako armairu bat aztertu zuten, pertsona horrek bere gauzak gordetzeko hartutakoa, eta 2 gramo speed inguru zituen bilgarri bat aurkitu zuten.

Atxilotuak (56 urte) polizia-aurrekariak ditu, eta epailearen aurrean agertu beharko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X