Albiste da
BITXIKERIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal ''putxerak'' dastagai, Sevillako Apirileko Feriaren azoka-esparruan

20250503193305_putxerak_
18:00 - 20:00
Euskal ''putxerak'' dastagai, Sevillako Apirileko Feriaren azoka-esparruan
Sevillako Apirileko Azoka astearteko 00:00etan hasiko da ofizialki, baina larunbat honetan jada milaka pertsona ari dira atarikoaz gozatzen. Aurten, Andaluziako jakiez gain, euskal "putxerak" prestatu dituzte kaseta batean; Balmasedarekin lotzen dugun platera, hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X