Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu-erasoa eta legez kontra atxikitzea egotzita Bilbon atxilotutako sei gizonak, behin-behineko askatasunean

Epaileak kautelazko neurri batzuk ezarri dizkie, besteak beste, urruntzeko agindua, Espainiako Estatutik ateratzeko debekua, eta aldian-aldian epaitegietara agertu beharko dira.

25 eta 43 urte arteko sei gizonezko atxilotu zituzten larunbatean, Bilbon, sexu-erasoa eta legez kontra atxikitzea egotzita. Gaur epailearen esku utzi dituzte, eta behin-behineko askatasunean daude, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Epaileak behin-behineko askatasuna ezarri du kautelazko neurri batzuekin, besteak beste, urruntzeko aginduekin, Espainiako Estatutik ateratzeko debekuarekin, eta aldian-aldian epaitegietara agertu beharko dira.

Hiru gizon atxikita izatea eta horietako bati sexu-erasoa egitea leporatzen zaie.

Udaltzaingoak egin zuen operazioa, joan den larunbatean, 21:00ak inguruan, Iturribide kalean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X