ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako hiriburuak dituen bizikidetza arazoei heltzeko jaio da Gasteiz Anitza auzo-ekimen berria

Aurkezpen ekitaldia egin dute gaur, eta gogora ekarri dute Gasteizen geroz eta pertsona gehiago bizi direla kalean, "pobrezia egoera betean", eta "erakundeak ez direa bitartekoak jartzeko gai". Halaber, ohartarazi dute areagotu egin dela errefuxiatuenganako eta migratzaileenganako arbuioa.
Gasteiz Anitzaren aurkezpena
Gasteiz Anitzaren aurkezpena

Gasteiz Anitza jaio da, Arabako hiriburuan dituzten bizikidetza arazoei irtenbidea bilatzeko xedearekin, "ikusmolde integratzaile batekin" eta "auzotarren elkartasunari esker" jaio ere.

Larunbat honetan ernatutako auzo-ekimenak gasteiztarren esku-hartzean jarri nahi du arreta. Aurkezpen ekitaldian, gogora ekarri dute Gasteizen geroz eta pertsona gehiago bizi direla kalean, "pobrezia egoera betean", eta "erakundeak ez dira bitartekoak jartzeko gai".

Halaber, ohartarazi dute areagotu egin direla errefuxiatuenganako eta migratzaileenganako arbuioa eta beldurra. "Kriminalizatu egiten dituzte, eta erruduntzat jotzen dituzte benetan hirian dagoen bitarteko falta ezkutatzeko", salatu dute.

Horregatik, arazo horiei konponbidea bilatze aldera, egitasmo berri bat sortu nahi izan dute, "hiriaz harro sentiarazteko, guztiok garelako beharrezko, hangoak edo hemengoak izanik ere".

Hori horrela, "eredu berri honek nahi du bizilagunak hirian elkarbizitza defendatzeko antolatzea, eta gezurrezko dikotomiak alde batera uztea, elkartasuna lanabes nagusi gisa hartuta".

Manifestuan, auzo-ekimenak iritzi dio Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bitartekoekin hornitu behar dituztela lehenbailehen gizarte zerbitzuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X