ARABAKO IKASTOLEN JAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araba Euskaraz jaiaren kokapena aldatu eta Armentia ikastolan, Mendizorrotzan eta Prado parkean egingo dute

Gasteizko lorezainak egiten ari diren greba mugagabeak ohiko kokapena (Olarizu) aldatzera behartu ditu antolatzaileak. Hala ere, egitarauari eutsi egingo diote, eta, aurreikusi bezala, igande honetan (ekainak 15) ospatuko da.

Araba Euskaraz 2024 Olarizu

2024ko Araba Euskaraz jaia, Gasteizko Olarizuko zelaietan. Argazkia: EFE

Kokaleku aldaketarekin bada ere, datorren igandean (ekainak 15) ospatuko da Araba Euskaraz jaia Gasteizen, "Etengabe" lelopean. Azken urteetan bezala Olarizuko zelaietan egitea zen antolatzaileen asmoa, baina Gasteizko lorezainak egiten ari diren greba mugagabea tarteko, Armentia ikastolan, Mendizorrotzan eta Prado parkean egingo dute azkenean. Dena den, hasierako datari eta egitarauari eutsi egingo diote.

Antolatzaileek gaur goizean Arabako Ikastolen Elkartearen egoitzan eskaini duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, ez dute "garantiarik" lortu Olarizuko parkea igande honetan jaia ospatu ahal izateko moduan egoteko, eta horregatik hartu dute erabakia.

Aurreko hiru urtetan bezala, Arabako zortzi ikastolen artean antolatu dute Araba Euskaraz festa, eta aurten bildutako dirua Bastida ikastola laguntzeko bideratuko da. Bastida ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematearekin batera, Arabar Errioxan euskararen erabilpena aldarrikatzeko eta bultzatzeko, eta erabilpen eremuak zabaltzeko baliatu nahi dute igandeko hitzordua.

Egun osoko egitaraua, hiru gunetan banatuta

Euskal kultura ardatz eta herritarrak protagonista izango diren egitarau "askotarikoa" eta "parte-hartzailea" antolatu dute iganderako. Antolatzaileek adierazi dutenez, adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarau zabala prestatu dute: ikuskizunak, musika, tailerrak edota jolasak.

Jaia hiru gunetan banatuko da: Armentia ikastola (Lautada gunea), Mendizorrotzako aparkalekua (Mendia gunea) eta Prado parkea (Erreka gunea). 

Aholkuak

Araba Euskarazeko antolakuntzatik hainbat gomendio luzatu dituzte, tartean, Gasteizera joateko garraio publikoa erabiltzea. Autoz joango direnei, berriz, Paseo del Peregrino kalean prestatutako aparkalekura joateko eskatu diete. Azkenik, edalontziak etxetik eramateko deia egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X