Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru ibilgailuk talka egin dute Erandion, eta auto-ilara luzeak sortu dira Arrontegin, A-8an eta Txorierrin

Bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte. 

Ezbeharra Erandion (Bizkaia). Irudia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza

Hiru ibilgailuk talka egin dute Erandion (Bizkaia), Sopelarako noranzkoan, N-637 errepidean, 15:30 aldera, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, Arrontegiko zubian, A-8 autobidean (Barakaldo) eta Txorierrin.

Bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte. Ertzaintzak zehaztu duenez, bi errei irekita daude eta istripua izan duten ibilgailuak errepidetik kentzen ari dira.

Gainera, bost pertsona zauritu dira —horietako bat, larri— N-634 errepidean Zornotza parean (92. kilometroan) izandako beste istripu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X