Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-634 errepidea itxi dute Zornotzan, bi autoren arteko istripu larri batengatik

Errepidea erabat itxita dago trafikoarentzat. Ezbeharra 92. kilometroaren parean gertatu da, eta auto-ilara luzeak sortu dira.

Ezbeharraren lekua

Bost pertsona zauritu dira, horietako bat larri, N-634 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, izandako istripu batean, Trafiko Saileko iturriek baieztatu dutenez.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan. Larrialdi-zerbitzuak eta Ertzaintza lanean ari dira.

Larri zauritutako pertsona helikopteroz eramango dute ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X