EZBEHARRA ZEANURIN (BIZKAIA)

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barazarko errepidearen errei bat berriz ireki dute, kamioi baten istripuagatik orduak itxita eman ondoren

Gidaria zauritu egin da. Bilbora bidean istripua izan duen kamioiak zama galdu du, eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute.  Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.  

Zeanurin, Barazar mendatean, ezbeharra izan duen zisterna-kamioia. Irudia: Bizkaiko suhiltzaileak

N-240 errepidea guztiz itxi behar izan dute gaur goizean Barazarko mendatean, Zeanurin, kamioi batek Bilborako noranzkoan izandako istripuaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gidaria arin zauritu da.

Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.

Istripua 11:25 aldera gertatu da. Zisterna-kamioi bat irauli egin da, zama galdu eta likidoa isuri du errepidera.

Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, garbitzeko lanek luze joko dute, aurreikuspenen arabera.

Albiste gehiago gizartea

idurre eskisabel
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararentzat "arkitektura juridiko berria" eskatu du Kontseiluak, "langile publikoek euskararen ezagutza izatea" bermatzeko

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak deituta, bilkura egin dute, arratsaldean, Donostiako epaitegi batek euskararen aurka kaleratu berri duen epai bat salatzeko. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, "ezinbestekoa da euskarari behar duen arkitektura juridiko berria eskaintzea", "botere judizialetik ezarritako blokeoa gainditzeko". 

Estitxu Garai, Joxerramon Bengoetxea y Asier Blas



EUROPA PRESS

17/9/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUk uko egin dio 247 milioi euroko ikerketa-proiektuetan parte hartzeari, Israelekin loturak zituztelako

Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak asteazken honetan berretsi duenez, "Palestinako herriaren genozidioaren auzia lehentasuna da gure unibertsitatean", eta aditzera eman du EHUk uko egin diela, azken hilabeteetan, 247 milioi euroko ikerkuntza-proiektuei, biomedikuntzaren edo konputazio-zientzien arloetan, proiektu horiek Israelgo estatuarekin zuten loturagatik. Agerraldian, Bengoetxeak Europako Batzordeari eta Espainiako Gobernuari eskatu die Israelgo unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta erakundeak bazter utz ditzatela ikerketa elkarlanak, akademikoak edo kulturalak laguntzeko europar funtsetatik. 

Gehiago kargatu