31 urteko gizon bat atxilotu dute Trebiñun, hiru adingaberi sexu-erasoa egitea leporatuta
Gutxienez bi hilabetez 12 eta 16 urte arteko biktimengana hurbildu zen gizona, opariak eta jolasak eskainiz. Espetxean sartu dute dagoeneko.
Guardia Zibilak 31 urteko gizon bat atxilotu du Trebiñun (Araba), hiru adingaberi bi hilabetez sexu-erasoa egitea egotzita. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, opariak eta jolasak eskainiz, 12 eta 16 urte arteko biktimengana hurbiltzen zen. Ustezko erasotzailea espetxean sartu dute dagoeneko.
Joan den ekainaren 25ean atxilotu zuten, 'Ikihan Operazioa'ren baitan. Trebiñuko auzokide batek abisua eman zion Guardia Zibilari, telefonoz, esanez 30 urte inguruko gizonezko batek jarrera desegokia zuela.
Auzokideekin hitz eginda, Guardia Zibila ohartu zen gizonezkoa adingabeekin ibiltzen zela, jolasak eta opariak eskainiz. Abisua emateko deian, auzokideak agenteei adierazi zien gizonezko horrek sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekari penalak omen zituela.
Ikerketa abiatuta, bi etxebizitza miatu zituzten (Trebiñun eta Gasteizen), eta joan den ekainaren 27an atxilotua Miranda Ebroko eraman zuten, epailearen aurrean deklaratzeko. Horrek behin-behineko espetxealdia agindu zuen.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
"Hemen ez dago duintasunik eta laguntza behar dugu"
50 migratzailek asteak daramatzate Donostiako Amara auzoan kale gorrian lo egiten, asilo-eskaeraren erantzunaren zain. Gehienak Malitik iritsi dira gurera, bertako gerratik ihesi eta Frantziak kanporatu ostean.
Vuelingek bertan behera utzi ditu Bilboko aireportuan lur hartu behar zuten bost hegaldi
Bost hegazkin horiek Bilbotik egin behar zituzten irteerak ere bertan behera geratu dira.
Polemika Arrigorriagan, Udalak Vulkano orkestra jaietako programatik kanpoan utzi ondoren, "taldeko emakumeak hipersexualizatzeagatik"
Vulkano orkestrak zazpi aldiz jo du Arrigorriagan, baina aurten ez du joko Udalaren ustekabeko erabakiaren ondoren. Orkestrak, ohar baten bidez, adierazi du taldeko emakumeek libreki aukeratzen dituztela jantziak. Erabakiak polemika handia eragin du herritarren artean.
Arabako Foru Aldundiak 11.000 euroko isuna jarri dio aita bati Gasteizen arbitro bati eta entrenatzaile bati eraso egiten saiatzeagatik
Foru erakundeak halako zehazpen-proposamena abiatzen duen bigarren aldia da, eta, ziurtatu duenez, "irmo" jokatuko du aurrerantzean ere, "gertakariak garrantzitsuak eta larriak direlako".
Bertan behera utzi dute haur, gazte eta familientzako egitaraua Iruñean, baina gaueko kontzertuei eta su artifizialei eutsiko diete
Bertan behera geratu dira Menudas Fiestas, Birjolastu Juego Rejuego, Kirolari Sport Kids eta Foru plazako Gazte Eremuko programazioa. Hiriko auzoetan egitekoak ziren jarduerak ere bertan behera geratu dira, baita Ardantzeta Dantza Taldearen emanaldia ere.
50 gazte migratzaile inguru Amarako kaleetan lo egiten ari dira, asilo-eskaeraren erantzunaren zain dauden bitartean
Frantziako agintariek kanporatu egin dituzte, asiloa Espainiako Estatuan eskatu behar dutela argudiatuta; hori dela eta, Donostiako Udalak izapideak azkartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Orioko haur-patio batetik gertu, exhibizionismoa egotzita
Asteartean gertatu zen, uztailaren 8an, 16:00ak aldera, gizonezkoa adingabe batzuk zeuden esparrura sartzeko hesiaren ondoan zegoela.
Bi adingabe inputatu dituzte Corellan, AP-68 autobidera harriak jaurtitzeagatik
Gutxienez lau ibilgailuk kalte handiak jasan zituzten: kamioi batek eta hiru autok. Ekaineko azken egunetan egin zituzten erasoak, guztiak gauez.
Voloteak eskainiko ditu Forondatik Madril eta Bartzelonarako hegaldiak, azaroaren 1etik aurrera
Urtean 135 hegaldi eskaini beharko ditu Foronda Madrilekin eta Bartzelonarekin lotzeko.
Baionako jaietan Aturri ibaian desagertutako pertsona baten bila ari dira
02:45 aldera desagertu omen da, jai-eremutik kilometro batera. Suhiltzaileak eta bi urpekari bertaratu dira, eta droneak ere baliatu dituzte hura bilatzeko lanetan.