Justizia Aranarentzat plataformak salatu du Bilbon barrabil bat galdu zuen gaztea zauritu zuen "ertzaina estaltzen" ari direla
Plataformaren hitzetan, "nahikoa zantzu" daude ziurtatzeko "Iker jo zuen foam bala zuzenean jaurti zutela, inolako istilurik edo arrisku egoerarik ez zegoen testuinguru batean".
Justizia Aranarentzat plataformak gaur salatu du Ertzaintzak "indarkeriaz" jokatu zuela Etxarri gaztetxea husteko operazioan, apirilaren 3an, eta, aldi berean, auzian "justizia eta ikusgarritasuna" eskatu ditu, "jasandako erasoa ez zelako zorigaitzaren ondorio izan, ezta akats puntual baten ondorio ere, baizik eta nahita egindako eraso baten ondorio".
Plataforma Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean egindako agerraldi batean aurkeztu dute. Bertan, zauritutako gaztea bera izan da, Iker Arana, Iralako bizilaguna. Bilboko Errekalde auzoko Etxarri gaztetxea husteko operazioaren testuinguruan, Ertzaintzak jaurtitako foam bala batek jota barrabil bat galdu zuen gazteak.
Aranak, plataformako kide batekin batera, ohar bat irakurri du, euskaraz eta gaztelaniaz. Bertan, Justizia Aranarentzat plataformak Ertzaintzaren "basakeria" kritikatu du, eta ertzainek "inpunitate osoz, frogak ezkutatuz eta arduraduna estaliz" jardun zutela salatu du.
Justizia Aranarentzat
Ertzainek inpunitate osoz jardun zuten, frogak ezkutatuz eta arduraduna estaliz
Zauritutako gazteak hitza hartu du gertatutakoaren kontakizuna emateko, eta gogorarazi du eskopetaren tiroa "nahita" bideratu zuela ertzainak hankartera, "20 edo 30 pertsona, lagun hurbilak eta auzoko jende ezaguna" zegoela berarekin, "inolako liskar edo istilurik sortu gabe, modu baketsuan elkartuta".
Aranak ziurtatu duenez, "bat-batean eta zergatik jakin gabe", Ertzaintzak tiro egin zien eta, lagunetako batzuek ertzainei izan zuten jarrera oldarkorra aurpegiratu zietenean, berriro tiro egin zieten, "bigarren tiro horrek barrabiletan joz".
Ikerketa oztopatu dutela esan ostean, pilotakada "zuzena eta nahita egindakoa" izan zela azpimarratu du, "hainbat frogaren bidez egiaztatzen ari naizen bezala". Froga horietako bat ere ez, inguruan zeuden ertzainek zeramaten 35 kameretatik ez dute lortu. Nabarmendu duenez, kamera horietatik "ezin izan zen inolako ebidentziarik atera", "itzalita zeudelako, irudiak lausotuta zeudelako edo beste norabait apuntatzen zutelako ".
Plataformaren ahotan, "nahikoa zantzu" daude ziurtatzeko "Iker jo zuen foam bala zuzenean jaurti zutela, inolako istilurik edo arrisku egoerarik ez zegoen testuinguru batean".
"Moteltasuna eta opakutasuna", ertzainaren identifikazioan
Bestalde, kolektiboak ertzain arduraduna identifikatzeko prozesuaren "moteltasuna eta opakutasuna" kritikatu ditu, nahiz eta auzoko herritarrek hainbat ikus-entzunezko froga lortu; izan ere, joan den astean identifikatu zuten, gertatutakoa jazo eta hiru hilabetera .
Gainera, plataformak azpimarratu du "lagunek eta bizilagunek" bildu behar izan zituztela "ikerketarako funtsezkoak" diren irudiak, agintarien laguntzarik gabe. Nahiz eta Ertzaintzak gorputz-kamerak erabili, "gardentasun falta" egotzi die plataformak.
Ikerren kasuan, nabarmendu dutenez, "nahiz eta ertzain asko egon kamera horiekin soinean, ezin izan da froga erabakigarririk atera", eta, plataformaren ustez, horrek agerian uzten du "estaltzeko jarrera" dagoela, eta Ertzaintzak "nahita oztopatzen duela gertakariak ikertzea".
Erantzukizunak bere gain hartu beharrean, azaldu dutenez, ertzainek "beren artean babestu besterik ez dute egin, egia lortzea eragozten duen eta justizia oztopatzen duen isiltasun horma bat eraikiz ". "Ertzaintzak erabiltzen duen basakeriaren eta inpunitatearen beste adibide bat da, poliziaren errepresioaren eredu zabalago baten baitan", gaineratu dute.
"Auzia isiltasunean lurperatuta gera ez dadin" plataformak "bere esku dagoen guztia" egingo duela iragarri ostean, gertakariak "erabat" argitzeko eta "arduradun guztiak justiziaren aurreran eramatea" eskatu du.
Premiazko neurriak eta brigada mugikorra desegitea
Plataformak, etorkizunean antzeko kasuak errepika ez daitezen premiazko neurri gisa, eskopetak eta foam balak erabiltzea debekatzea eskatu du; edozein esku-hartzetan ertzainak eta haien buruzagiak "nahitaez" identifikatzea, gardentasuna eta kontuak ematea bermatzeko.
Azkenik, Brigada Mugikorra desegitea eskatu dute, plataformak uste baitu polizia-unitate hori "protesten errepresioan espezializatuta" dagoela eta "etengabeko arriskua" dela "mobilizazio sozialerako eta protesta baketsurako eskubidea erabiltzen dutenentzat".
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Halaber, 17 urteko gazte bat ikertzen ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Barakaldoko hilketaren ustezko egileak komisarian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, baina, lehen hipotesien arabera, baliteke "arrazoi sentimentalak" izatea gertatutakoaren atzetik.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertu zituzten auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.
Mena Haraneko sutea gertutik jarraitzen ari da Araba, Artziniegatik hurbil baitaiteke
Sute honek Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen baso-eremu bati eragin diezaioke. Une honetan, hogei bat baliabide ari dira bertan sua itzaltzeko lanean, tartean aireko sei baliabide.
Ertzaintzak laguntza eskatu die beste polizia indar batzuei Azpeitiko hilketaren harira
Ikertzaileek zaintza-kameren grabazioak eskatu dizkiete azken orduotan inguruko hainbat establezimenduri, gertakariak izan ziren kaleko irudiak aztertzeko. Ikerketak aurrera jarraitzen du, hiltzailea lehenbailehen aurkitzeko asmoz.