TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sanferminen amaiera, bitariko batzordea Kataluniarekin eta Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

San Fermin jaiak. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sanferminetako azken eguna: Iruñeak agur esango die gaur San Fermin jaiei, 'Gaixoa ni' abestuz. Gauerdian, Udaletxeko plazan zain dagoen jendetzak zapi gorria askatuko du bederatzi jai-egunen ondoren. Bien bitartean, jaiak normaltasunez jarraitzen du kaleetan.

- Bitariko batzordea Kataluniarekin: Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak finantzaketa singularraren inguruko akordioa ixtea dute helburu gaur egingo duten bitariko batzordearen bileran. Hala ere, balizko akordioak Diputatuen Kongresuaren onespena jaso beharko du. 

- Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak: Bilboko Udalak 2025eko Aste Nagusiko kontzertuak aurkeztuko ditu. 11:00etan hasiko den ekitaldian emango ditu azalpenak Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X