Lamine Yamalen urtebetetze festan Desgaituen aldeko Legea urratu ote zen ikertzea eskatu du Espainiako Gobernuak
Eskubide Sozialen Ministerioak kirolariaren 18. urtebetetze jaian nanismoa duten pertsonak iraindu ote ziren argitzeko eskatu du; izan ere, legeak ez du zigorrik ezartzen, baina ekintza horiek duela orain dela hiru urte debekatu zituen.
Lamine Yamal Bartzelonako jokalaria, San Mamesen, iragan denboraldiko Ligako azken partidan. Argazkia: EFE
Eskubide Sozialen Ministerioak Fiskaltzari, Herriaren Defendatzaileari eta Gorroto Delituen aurka Borrokatzeko Bulegoari eskatu die ikertzeko Lamine Yamal futbolariaren urtebetetze jaian Desgaituen aldeko Legea urratu ote zen.
Jesus Martin Desgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideak Bermatzeko zuzendari nagusiak azaldu duenez, Pablo Bustinduyk zuzentzen duen Ministerioak kirolariaren 18. urtebetetze festan nanismoa duten pertsonak iraindu ote zituzten argitzeko eskatu du. Izan ere, legeak ez du zigorrik ezartzen, baina orain dela ia hiru urte gisa horretako ekintzak egitea debekatu zuen.
Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak urraketa larritzat jo nahi du, eta 600.000 euro eta milioi bat euro arteko isuna ordainarazi, oro har, desgaitasunen bat duen pertsona bat jendaurrean barregarri uzteko moduan jarriz gero, Ministroen Kontseiluak gaur onartu nahi duen legearen erreforman.
Desgaitasunaren arduraduna kezkatuta agertu da "hainbeste jarraitzaile dituen gazte batek, gazteengan eragin handia duen influencerrak, horrelako jaiak egitea, gazterian isla izan dezakeelako".
Jesus Martin, Desgaitasunen zuzendari nagusia
Dirua duten pertsonak, boterea duten pertsonak, zigorgabeak direla uste izateak kezkatzen gaitu
"Larritzeko modukoa da dirua duten pertsonek, boterea duten pertsonek, zigorgabeak direla uste izatea", deitoratu du Jesus Martinek, eta gogorarazi du Espainian duela ia hiru urte debekatu dela, eta Ministerioa ez dela "geldi geratuko" komunikabideetan zabaldutako "zantzu horien aurrean".
"Ikerketa abiatzea, eta, ondorioen arabera, erabakiak hartzea", eskatu du.
Bestalde, Akondroplasia eta beste Displasia Eskeletiko batzuk eta Nanismoa duten Pertsonen Elkarteak (ADEE, gaztelaniaz), Desgaitasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioko kideak, Lamine Yamalen aurka egingo du epaitegietan, bere urtebetetze festarako desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeagatik.
Elkarteak gertatutakoa gaitzetsi du, ohar bidez, eta "desgaitasuna duten pertsonen duintasuna babesteko ekintza legalak eta sozialak" hartzeko asmoa duela iragarri du.
Futbolariak berak urtebetetzeko irudiak zabaldu ditu sare sozialetan:
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.