Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte ehun bat herritan eguerdian
UEMAko presidenteak larritzat jo du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, eta “adostasun sendoak” behar direla nabarmendu du Martin Aranburu lehendakariak. Euskarak lege-babesa behar duela azpimarratu du eta elkarrekin aritzeko deia egin die alderdi politikoei, euskal eragileei eta herritarrei.
Haserrea, frustrazioa eta inpotentzia irudikatzen duten elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Euskal Herriko dozenaka udalerritan, euskarak jasotako azken kolpe judiziala salatzeko 118 udal elkartzen dituen UEMAK deituta. Gogor kritikatu dute, hemendik aurrera udalek apenas izango dutela tresnarik euskara lehenesteko.
Ehun udal inguruk heldu diote UEMAren deialdiari eta milaka izan dira udaletxe atarietan larunbat eguerdi honetan protestara atera diren ordezkari politikoak eta sozialak eta herritarrak.
Udal Legearen aurka Espainiako Auzitegi Gorenak kaleratutako azken epaia larria dela adierazi du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatek (UEMA).
Martin Aramendi UEMAko lehendakariak eta Ataungo alkateak herri horretan egin den elkarretaratzean adierazi duenez, epaiak "euskararen ofizialtasuna bera eta azken hamarkadetako normalizazioa auzitan jarri ditu".
Orion egin den elkarretaratzean izan da Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea eta "erabakitasunez eta determinazioz" aritzeko beharra nabarmendu du. Hark azpimarratu duenez, badira euskararen normalizazioan garrantzitsuak izan daitezkeen alderdiak baina "gure esku ez daudenak" eta badira beste zenbait alderdi "gure esku daudenak, esaterako, euskararen normalizazioak behar duen marko juridiko berria eraikitzea".
Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak emandakoa: epai hark EAEko Udal Legeko hainbat artikulu baliogabetu zituen, euskarari lehentasuna emateko aukera ukatuz udalei. Voxek egin zuen eskaera eta auzitegiek onartu dute.
Euskararentzat "gune propioa" eskatu du Euskaltzaindiak, koofizialtasuna "paperaren gainean" gera ez dadin
Andres Urrutia euskaltzainburuak beharrezkotzat jo du euskaz jarduteko "gune propioa" bermatzea, koofizialtasuna "paperean" bakarrik gera ez dadin.
RNEri egindako adierazpeneta, Urrutiak esan du Euskaltzaindiak ezin duela epaiaren balorazio positiborik egin eta "gakoa euskararentzat jarduteko gune propioa bermatzea" dela berretsi du.
Ildo horretan, ohartarazi duenez, "jarduteko espazio propio hori murriztuz badoa, azkenean euskararekin gertatzen dena da hizkuntza erabat alferrikakoa bilakatzen dela gizarte honetan hizkuntza moderno batek egin behar dituen zeregin edo funtzio sozialetarako".
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.