MARMOKAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zenbait karabela portugaldar ikusi dituzte Kontxan, Zurriolan, Itzurunen, Lagan, Bakion eta Arenan

Marmoken presentziaz ohartarazteko bandera berezia jarri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartza horietan, baina sorosleek soilik pertsona bat artatu dute. Topatu dituzten marmokak txanpon baten neurrikoak dira, eta horien ziztadak ia ez du minik eragiten.

Carabelas portuguesas



REMITIDA / HANDOUT por AYUNTAMIENTO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/7/2025

Karabela portugaldarra, Zurriolako hondartzan. Argazkia: Europa Press

Zenbait karabela portugaldar ikusi dituzte ostegun honetan Gipuzkoako KontxaZurriola eta Itzurun hondartzetan, baita Bizkaiko Laga, Bakio eta Arena hondartzetan ere, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Ildo horretatik, marmoken presentziaz ohartarazteko bandera berezia jarri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartza horietan.

Dena dela, sorosleek soilik pertsona bat artatu dute. Topatu dituzten marmokak txanpon baten neurrikoak dira, eta horien ziztadak ia ez du minik eragiten.

20230711160441_arriskutsua-al-da-karabela-portugaldarra_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X