INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi bikote-lagun atxilotu dituzte Gasteizen, elkarri eraso egitea leporatuta

Udaltzaingoak ageriko zauriekin aurkitu zituen atxilotutako gizona eta emakumea.

gasteiz udaltzainak vitoria policía municipal
Gasteizko udaltzaingoa. Artxiboko argazkia: EITB.

Gasteizko Udaltzaingoak 29 urteko bi bikote-lagun, gizon-emakumeak, atxilotu ditu, eztabaida batean elkarri eraso egitea egotzita.

Eztabaida igandean izan zen, 13:15ak aldera, Gasteiz hiribideko etxebizitza batean. Udaltzaingoari jakinarazi zioten bikote bat eztabaida gogorra izaten ari zela. Esandako etxebizitzara iritsi zirenean, biak zaurituta aurkitu zituzten agenteek, ageriko zauri egin berriak zituztela.

Ebidentzia horiek ikusita eta inplikatutako biei deklarazioa hartu ondoren, biak atxilotu zituzten; gizona genero-indarkeriako delitu batengatik, eta emakumea etxeko indarkeriako delitu batengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Eskolak barrakoietan, etxebizitzak igogailu gabe... GOIDIaren osteko berreraikuntza motela

2024ko urriaren 29 hartan, goialdeko depresioak eragindako triskantzak Valentziako probintziaren zati handi bat hondatu zuten. GOIDIak bizitzak suntsitu zituen, etxeak, lokalak, zubiak, ehun herri baino gehiagotan. 300.000 lagun baino baino gehiago kaltetu zituen, eta azpiegituretako kalte ekonomikoa kalkulaezina da. Gaur egun, normaltasuna berreskuratu ezinik jarraitzen dute.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X