Albiste da

Nafarroa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

67 urteko gizon bat hil dute Cascanteko egoitza batean, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du

84 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, hilketaren ustezko egilea delakoan.

67 urteko gizon bat hil egin dute Cascanten (Nafarroa), Nuestra Señora del Rosario egoitzan. Ustezko erasotzailea atxilotu eta espetxeratu egin dute.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, astelehenean izan zen hilketa, 22:47ak aldera. Tuterako Foruzaingoaren patruila bat bertaratu zen egoitzara, eta han atxilotu zuten 84 urteko gizona, hilketaren ustezko egilea delakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X