Olatz Salvador eta Maren Abandoibarreko oholtza gainean ariko dira, Bilboko Aste Nagusian
Hala, Abandoibarran, hilaren 16an, larunbata, 23:30etik aurrera, Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren izango dira, eta igandean, hilaren 17an, 23:30ean, Janus Lester eta Dupla.
Maren, bilbotar artista gaztea. Artxiboko irudia.
Olatz Salvador eta Maren euskal artistek osatuko dute abuztuaren 16an, larunbata, Abandoibarrean egingo diren Aste Nagusiko kontzertu sorta, 23:30etik aurrera, Udalak ohar bidez jakitera eman duenez.
Salvadorrek 2024an eman zuen argitara bere lanik berriena, 'Zainak Eman' orain arteko elektronikoena eta 'Haragi bizitan' eta 'Azken eguzki printzak' abestiak biltzen dituena. Maren bilbotar artista gazteak, bere aldetik, 2024an bere bigarren LPa estreinatu zuen, "Que lástima", "Amaiera (Lo Que Te Espera)" eta "Corre, que el Rayo no te Parta" singleekin.
Abuztuaren 16an, larunbata, Abandoibarreko emanaldiei hasiera emango dion kontzertuan parte hartuko dute bi artistek, musika egitarauko bi agertoki handienetako batean.
Espazio horretan, Janus Lester, Dupla, Coque Malla, Sorotan Bele Bilboko Udal Musika Bandarekin, Mocedades eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS), Alcalá Norte, Shinova eta Linaje taldeen emanaldiak izango dira.
Bestalde, Europa Parkeak Rozalen eta Gatiburen emanaldiak hartuko ditu abuztuaren 20tik (asteazkena) 23ra (larunbata), eta 'Los 40 Sessions Aste Nagusia' eta 'Fiestazo Megastar' ikuskizunak, DJak eta artistak barne hartuko dituztenak, besteak beste, Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kbello.
Abandoibarrean, hilaren 16an, larunbata, 23:30etik aurrera Kai Nakai, Olatz Salvador eta Marenek kontzertuak emango dituzte. Igandean, hilaren 17an, ordu beretik aurrera, Janus Lester eta Dupla arituko dira.
Hurrengo astean ere kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira. Astelehenean, hilak 18, Coque Malla, asteartean, Bilboko Udal Banda eta Sorotan Bele, asteazkenean, BOS eta Mocedades, ostegunean, Alcalá Norte, eta ostiralean, Shinova igoko dira oholtzara.
Europa Parkean kontzertuak 00:00etan hasiko dira eta asteazkenean, hilak 20, Rozalenen txanda izango da, ostegunean Gatibuk Gaztea Irratiaren laguntzarekin, ostiralean 'Los 40 Sessions Aste Nagusia' ikuskizuna, Dani Moreno 'El Gallo' eta DJ David Alvarezekin. Egitaraua DJ Megastar FMk (Cadena 100) itxiko du, Nils Van Zandt, Chema Rivas, Kuve eta J Kbelloren eskutik.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.