Markina-Xemeingo zesta-punta komunitateari omenaldia eginez ospatuko du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna
Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak diseinatutako mural bat sortuko du astelehenean bertan Markina-Xemeinen, dantza tradizionalak, stand kulturalak eta herriko eragileen eta Saint-Pierre eta Mikeluneko dantza taldearen partaidetza bilduko dituen jardunaldiaren barruan.
Olano eta Ituarte, jardunaldiaren aurkezpenean, ostiral honetan. Argazkia: Irekia.
Datorren astelehenean zortzigarrenez ospatuko du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna, Markina-Xemeinen, zesta-puntaren komunitatea ardatz harturik.
Ziortza Olano Astigarraga Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak eta Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea Markina-Xemeingo Euskara eta Kultura zinegotzi eta herritartasun arloko arduradunak eman dituzte egunaren inguruko xehetasunak.
Jardunaldian zehar pilotarien komunitateari omenaldia egingo zaio, "mundu osoko frontoietara Euskadiren izena eraman duen diziplina baten protagonistak baitira", Olanok azpimarratu duenez. "Nazioarteko mugikortasuna, profesionaltasuna, familien sakrifizioa eta gure balioak mundu osoko kirol agertokietan transmititzea gure historia komunaren funtsezko parte dira", adierazi du.
Era berean, Ituartek azpimarratu du Markina-Xemein "agertoki ezin hobea" dela ekitaldi hau hartzeko. "Gure herria aukeratzea eta kolektibo hori omentzea ohorea da, Markina-Xemein munduan zerbaitegatik ezagutzen bada zesta-puntagatik delako, pilotariak munduko geografiako txoko guztietara iritsi direlako", esan du.
Egitaraua 18:00etan hasiko da Markinako frontoiaren kanpoaldean dagoen frontoi txikian.
Ekitaldi instituzionala 18:30ean hasiko da, eta Imanol Pradales lehendakaria eta Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusia izango ditu buru.
Hitzorduak osagai artistiko berezia ere izango du, Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak berak diseinatutako mural bat sortuko baitu astelehenean bertan Markina-Xemeinen. Egunean bertan hasiko da egiten, eta zesta-puntak Markina-Xemeinen, Zesta Puntaren Unibertsitatean, izan duen eta oraindik duen garrantzia sinbolizatuko du.
Gainera, dantza tradizionalak eta hainbat stand izango dira, publikoak zesta-puntaren inguruko historia eta kultura sakon ezagutzeko aukera eskaintzeko.
Aldi berean, ehun ekitaldi baino gehiago egingo dira mundu osoko euskal komunitate antolatuetan.
Euskal Diasporak eskatuta, 2018an instituzionalizatu zenetik, Euskadiko eta Nafarroako hainbat udalerritan egin da Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi nagusia eta gero eta komunitate antolatuagoak dira ospakizun honekin bat egiten dutenak. Dagoeneko ehun ekitaldi baino gehiago egiten dira euskal presentzia antolatua duten hainbat herrialdetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari
Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.
Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Arrigorriagako Padura klubean neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol klubari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Bost gazte ikertzen ari dira, eta Ertzaintzak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du kasua.
8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Loiun. Pertsona bat zauritu da bertan.
Azken agurra Santanderreko pasabidea hautsi eta itsasora erorita hil ziren gazteei
Barakaldoko eta Balmasedako beilatokiak eta Igollo de Camargoko (Kantabria) eliza txiki geratu dira Santanderren itsasora erorita hil ziren gazteak gogoratzeko eta azken agurra emateko.
Bullyinga egiten duten ikasleak ikastetxetik kanporatuko dituzte Nafarroan
Bizikidetzari buruzko Foru Dekretu berriak tratu txarren edo indarkeriaren kasu larrietan ikasleak eskolatik kanporatzea ere aurreikusten du. Neurriaren helburua da biktimak babestea eta haien ongizate emozionala bermatzea.
Santanderko pasabidea hautsita zegoela ohartarazi zuten istripuaren aurreko egunean, baina abisua ez zen izapidetu
Udaltzaingoak abisua jaso zuen, baina ez zuen inolako jarduketarik egin. Hala, jakinarazpena paper batean jaso zuten, baina mahaian bertan geratu zen.