GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean

Beste bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Sua goizeko seiak aldera itzali dute.

68 urteko gizonezko bat hil da eta bi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Donostiako Bidebieta auzoko etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea Gipuzkoako hiriburuko Julio Urkixo pasealekuko eraikin batean izan da, eta, gizon bat hiltzeaz gain, bi bizilagun intoxikatu dira kea arnastuta, eta ospitalean artatu behar izan dituzte.

Suhiltzaileek goizeko seiak aldera itzali dituzte garrak. eta etxetik atera dituzten bizilagunak etxera itzuli dira.

Donostiako Udalak ostatu emango die sutean hildako gizonaren alargunari eta semeari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X