Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendizale bat hil da Hondarribian, Jaizkibel menditik gertu, amildegi batetik erorita

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gizonaren heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 64 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Hondarribian, Jaizkibel menditik gertu, itsasertzean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:00ak aldera, SOS Deiak zerbituzak abisua jaso du, Jaizkibel mendian zebilen gizon bat itsaslabarretik erori dela ohartarazteko.

Ertzainak eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek aurkitu du gorpua, iristeko zaila den leku batean.

Gorpua berreskuratu ondoren, Hondarribiko heliportura eraman dute. Osasun-langileak zain zeuden mediku batekin, eta hark egiaztatu du gizona hilik zegoela.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du mendizalearen heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X