EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia baso-sute arriskuagatik EAEn

Abisua indarrean egongo da asteartean eta asteazkenean, hegoaldeko haize-bolada bortitzak aurreikusten direlako.

Astea eguzkitsu, hego-haizearekin eta ezohiko tenperatura beroekin hasi da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak aktibatuko ditu asteartean eta asteazkenean, baso-suteak izateko arriskuagatik.

Abisua bi egunez egongo da indarrean, astearteko zein asteazkeneko 24 orduetan.

Hego-haizeagatik ezarri da abisua, asteazkenean bereziki, 100 km/h-tik gorako ufadak egingo dituela aurreikusten baita, batez ere ekialdeko mendi-inguruetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X