Zauritu bat, Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zale elkarren kontra borrokatu dira, eta horietako bat zauritu da. Larrialdi zerbitzuei abisua eman diete, eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Gizon bat zauritu da, gaur arratsaldean, Fadurako futbol zelaian, Getxon, zaleen arteko borroka batean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, larrialdi-zerbitzuek 18:15ean abisua jaso dute, futbol-zelaiko harmailetan bi zaleren arteko liskarra gertatzen ari zela ohartaraziz.
Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da eta, iritsi denean, egoera kontrolpean zegoen eta borrokan nahastutakoak identifikatu dituzte.
Antza denez, bi zale elkarren kontra borrokatu dira, eta horietako bat zauritu egin da. Anbulantzia bati deitu diote artatzeko, baina azkenean ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Ertzaintzak ikerketa ireki du eraso fisikoagatik, baina 21:00etarako da salaketarik jarri.
Asteburu honetan futbol-zelaien inguruan gertatzen den antzeko bigarren gertakaria da arratsaldekoa. Atzo, larunbata, Hernaniko futbol-zelaira joateko dei egin zioten Ertzaintzari 21:44 aldera, epaile baten kontrako irainak eta mehatxuak zirela eta.
Gipuzkoako Futbol Federazioak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera