Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Taldean egindako eraso faxista eta LGTBIfobiko bat salatu dute Gorraizko jaietan

Berhezi Berdintasun Kontsultorioak azaldu duenez, taldeak ikur frankistak eta falangistak zeramatzan. Bestalde, Kontsultorioak kritikatu du Eguesibarko Udalak irailean gertatutako erasoaren aurrean deus ere ez esan izana.

Berhezi Berdintasun Kontsultorioak salatu du Gorraizko jaietan (Nafarroatalde batek eraso faxista eta LGTBIfobikoa egin zuela. 

Kontsultorioak azaldutakoaren arabera, bi langile harreragune feministan lanean ari ziren erasoa jasan zutenean.

Gainera, Berhezik zehaztu du erasotzaileek ikur frankistak eta falangistak zeramatzatela.

Horrekin batera, Berdintasun Kontsultorioak kritikatu du Eguesibarko Udalak irailean izandako erasoaren aurrean deus ere ez esan izana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X