ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-8an Basaurin, Irunera bidean, sortutako auto-ilarak desagertu dira

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da eta gutxienez 9 kilometroko auto-ilara luzeak sortu dira A-8an, Basauri parean, Donostiako noranzkoan. Pertsona bat zauritu da eta errei bat itxi dute. 

Goizeko lehen orduan A-8an, Basauri parean eta Irungo noranzkoan, hainbat autoren arteko istripua izan da eta auto-ilara luzeak sortu dira Malmasingo tunelean. Arazoak konpondu ostean, normaltasuna nagusitu da errepidean.

Istripuan pertsona bat zauritu da, eta osasun-zerbitzuek bertan artatu dute.

Gutxienez 9 kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Haize zakarrak arazoak sortu ditu bigarren mailako hainbat errepidetan. Haize-boladek zirkulazioa zaildu dute eta zenbait tokitan arretaz gidatzeko eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X