TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabaldu dute N-1 errepidea Legorretan, Irungo noranzkoan, bi ibilgailuren arteko istripuagatik itxita egon ondoren 

Goizeko lehen orduan kamioi batek eta furgoneta batek istripua izan dute, eta furgonetako gidaria Tolosako Asuncion klinikara eraman dute, zaurituta. Errepidea zabaldu arren, 09:30ean oraindik auto ilarak zeuden. 

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da goizeko lehen orduan N-1 errepidean, Legorreta parean eta Irungo noranzkoan, eta auto ilarak luzeak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 06:45 aldera kamioi batek eta furgoneta batek istripua izan dute eta furgonetako gidaria Tolosako Asuncion klinikara eraman dute, zaurituta. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute eta 8 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira. 

Errepide mozketak iraun duen bitartean trafikoa errepide zaharretik (GI-2131) bideratu dute. 

Bidea ireki arren, 09:30ean oraindik auto ilarak zeuden. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X