Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moto gidari bat zauritu da Donostian, GI-20an  hainbat ibilgailuren artean izandako istripuan

08:00ak aurretik izan da ezbeharra eta errepidea itxita gelditu da momentuan, auto ilara luzeak eraginez. Geroxeago zabaldu ahal izan dute erreietako bat.

Hainbat ibilgailuren arteko istripua izan da ostiral goizean, GI-20 errepidean Donostian, Amara auzoaren parean eta moto-gidari bat zauritu da bertan. 

08:00ak baino minutu batzuk lehenago, moto bat eta hainbat ibilgailu nahastu diren talka gertatu da eta errepidea erabat itxita geratu da unean bertan, Irunearko noranzkoan. 

Ordu horretan izan ohi den trafiko astuna tarteko, 5 kilometro inguruko auto-ilarak sortu dira, eta inguruko errepideetan ere eragina izan du. 

08:15 inguruan erreietako bat zabaldu ahal izan dute eta horrekin hasi dira ilarak arintzen. 08:45ean 3 kilometro ingurukoak ziren ilarak, Segurtasuna Sailaren arabera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X