Baiona
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baiona erdigunean bizikiletan joateko debekuak ekologisten eta mugikortasun jasangarriaren aldekoen haserrea piztu du

Abendu hasieratik Baionako Herriko Etxeak debekatu egin du Baiona Ttipi eta Handiko 50 kaletan bizikletan joatea; herritarrek txirringatik jaitsi eta oinez joan behar dute horietan eguneko ordu gehienetan.

Baiona bizikletak

Bizi! elkarteko kideak, Herriko Etxearen seinaleak ordezkatzen.

Eztabaida bizia da azken asteotan Baionan, hilaren hasieran Herriko Etxeak Baiona Ttipi eta Handiko 50 kaletan bizikletaz joatea debekatu zuenetik. 

Herriko Etxeak seinaleak jarri zituen hiriko zenbait puntutan neurria iragartzeko, zeinaren arabera, 10:30etik 19:15era eta 22:00etatik 06:00etara, hiriko 50 bat kaletan txirrindulariek jaitsi egin behar dute hartatik eta oinez joan. Agintarien esanetan, jende asko ibiltzen da kaleotan ordu horietan eta bizikletak oso azkar joaten dira. 

Neurriak haserrea piztu du Baionan mugikortasun jasangarriaren aldeko Txirrindola elkartean, bai eta Bizi! mugimendu ekologistan ere. Txirrindola elkartearen iritziz, "arazoari irtenbidea eman aurretik debekua ezarri da", bazter utziz beste aukera batzuk, esaterako, erdiguneko bizikleta-erreien sarea indartzea. 

Gabon garaiko muntaiak direla-eta, azken asteotan, gainera, mugikortasuna zaildu egin dela azpimarratu du elkarteak, eta txirrindulariak espaloietara igotzera behartuta daudela adierazi dute. 

Bizi! elkarte ekologistak desobedientziara deitu du zuzenean eta, are gehiago, duela egun batzuk desobedientzia ekintza bat egin ere egin zuten. Bizikletan joatea debekatu eta oinez joatera derrigortzen zuten seinaleak estali eta 'Oinezko eremua. Txirrindulari, joan emeki' zioten afixak jarri zituzten haien ordez. 

Bizi! elkarteak azaldu duenez, "oinezko eremua oinezkoek lehentasuna duten gunea bada ere, txirrindulariak, oro har, onartuak izaten dira bertan, betiere oinezkoen erritmoan eta haiek oztopatu gabe ibiltzeko baldintzapean. Herriko Etxeak ezarri seinale berriek aukera hori kentzen dute". Bizikletentzako azpiegitura nahiko ez dagoela salatu du, halaber, elkarte elkologistak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X