Gamarrako industrialdea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

90 ibilgailu eta 215 pertsona identifikatu dituzte Gasteizen legez kanpoko lasterketa batean

Larunbat honetan, 23:00ak aldera, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontrol bat antolatu dute legez kanpoko auto-lasterketa bat atzemateko, Gasteizko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak ia 100 ibilgailu eta 215 pertsona identifikatu dituzte bart, Gamarrako industrialdean, legez kanpoko auto-lasterketa batean parte hartzeagatik.

23:00ak aldera, kontrol bat antolatu dute legez kanpoko lasterketak atzemateko, Gasteizko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Kontrol horretan, Udaltzaingoak 58 ibilgailu identifikatu ditu, bai eta horien gidariak eta kopilotu batzuk ere; Ertzaintzak lagun eta ibilgailu gehiago identifikatu ditu geroago.

Gainera, Gasteizko udaltzainek bost salaketa tramitatu dituzte ibilgailuetan araudiaren aurkako moldaketak egiteagatik, eta ibilgailu bat geldiarazi dute akats teknikoak zituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X