Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikastetxe publikoen itxierak "lanpostuen amortizazioa" duela helburu salatu dute sindikatuek

Steilasek, ELAk eta CCOOk adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak hurrengo ikasturtean ikastetxe batzuk fusionatu eta itxi nahi izatea "Hezkuntza Sailak azken urteotan darabilen utzikeriaren isla da". Gainera, gogor kritikatu dute Segregazioaren aurkako Mahaia "ekiteko asmorik" ez duela, lau aldiz bildu den arren.

inicio de curso kurtso hasiera niños umeak haurrak eskola ikastola colegio bilbao bilbo efe

Haurrak, Bilboko ikastetxe baten atarian. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak datorren ikasturterako iragarri dituen hezkuntza zentro publikoen fusioak eta itxierak salatu dituzte Steilas eta ELA sindikatuek.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Steilasek gaitzetsi du Hezkuntza Sailak "aldebakarrez" jokatu duela ikastetxeen fusioen auzian. Sindikatuaren ustez, hezkuntza publikoa "ahultzen" dute eta "azken hamarkadetako politika pribatizatzaileak" betikotzen dituzte.

"Bat-egite horiek Hezkuntza Sailak azken urteotan darabilen utzikeriaren isla dira", azpimarratu du.

Bere ustez, joera "arriskutsua eta onartezina" da, eta "lanpostuen amortizazioa" du helburu. Horregatik, Hezkuntza Sailari plangintza-bileretarako deialdia egiteko eskatu diote.

Halaber, Steilasek kritikatu du sailburuak segregazioaren aurkako borroka eta matrikulazioen jaitsiera hartu duela aitzakiatzat fusioak justifikatzeko, "arazo horiek konpontzeko baliabideak handitu egin behar direlako, besteak beste, langile gehiago kontratatu, arreta pertsonalizatua eman eta beharrezko inbertsio ekonomikoa egin behar da".

Segregazioaren aurkako Mahaia

Bestalde, CCOOk gogor kritikatu du Segregazioaren aurkako Mahaiaren "ekiteko asmo falta", aldi berean Hezkuntza "auzoetako ikastetxe publikoak" itxiko direla iragartzen danilelako. Sindikatuak "langileak, haurrak eta familiak ziurgabetasunean uzten dituen kudeaketa arduragabea" egitea leporatu dio Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzari.


Sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Hezkuntza Sailak auzoetako ikastetxe publiko asko itxiko dituztela iragarri du, eta, aldi berean, laugarren aldiz bildu du Segregazioaren aurkako Hezkuntza Itunaren Mahaia.

   
Topaketa IDarte Lanbide Heziketako ikastetxe publikoan egin da, Gasteizen, dotazioan zein baliabideetan punta-puntakoa den ikastetxe batean, eta euskal hezkuntza-sistemari eragiten dion izaera sozioekonomikoko eskola-segregazioaren arazoarekin zuzenean edo zeharka lotutako eragile ugari deitu ditu.

CCOO Irakaskuntzak adierazi du ez datorrela bat Hezkuntza Sailak berak bultzatzen dituen helburu, egitura eta dinamikekin, mahai horretako kide aktiboa den aldetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X