INAUTERIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Festa lehertu da Tolosan, hasi da sei eguneko jaia

Txilabak soinean jantzita eman diote hasiera inauteriei eta gaurtik eta datorren asteartera arte festak ez du etenik izango.

tolosa inauteriak txupinazoa 2026
18:00 - 20:00

Gaur Ostegun Gizena da, eta inauteriak hasiko dira Euskal Herriko hainbat txokotan. 

Tolosan, esaterako, inauterietan murgilduta daude eguerdiaz geroztik. Ohi bezala, jaiei hasiera emateko txupina 12:00etan jaurti dute Plaza Zaharrean. Aurten, Pintxana txarangak izan du suziria botatzeko ardura. Horren aurretik, ohi bezala, Kabi Alai elkarteak pregoia irakurri du. 

Txilabak soinean jantzita eman diote hasiera inauteriei, eta gaurtik aurrera festak ez du etenik izango, datorren asteartera arte. 

Pintxana txaranga

Kabi Alai elkarteak Pintxana txaranga, "herriko txarangen artean, izaera herrikoiena duena" aintzatetsi du. "Haren izaera irekiari esker, inauterizale eta musikazale askoren harrobi da. Gutxi izango dira Pintxanarekin parte hartu ez duten musikari tolosarrak", azaldu dute Kabi Alai elkartearen ordezkariek. 

Gaur, txupinazoaren aurretik jaso dute Kabi Alai elkartearen eskutik Kuttuna saria, eta segidan, inauterien hasiera iragartzeko suziria jaurti dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X