BILBOKO METROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko metroaren tren bat hustu dute Leioan, mugikor baten bateriak eztanda egin baitu

Gertakaria 08:30ean izan da, beteta zihoan konboi batean, eta ez da zerbitzua eten beharrik izan.

Bilboko metroaren tren bat hustu dute Leioako geltokian, erabiltzaile baten sakelakoaren bateria lehertu baita. Ezbeharra 08:30 aldera jazo da, puntako orduan.

Metroaren iturriek baieztatu dutenez, leherketak kea eragin du bagoian, eta, ondorioz, langileek segurtasun-protokoloa aktibatu eta konboia atera dute Leioako geltokira iritsi eta gero.

Istripua minutu gutxian kontrolatu dute, eta zerbitzua ez dute eten behar izan, eta gainerako trenek ohiko legez funtzionatzen jarraitu dute.

Segurtasun-langileek kaltetutako trena aztertu dute bidetik kendu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X