Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita

Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.

Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, Eguesibarrean (Nafarroa), emaztea arma zuri batekin hiltzea eta haren ama (biktimaren amaginarreba) larri zauritzea egotzita, ikerketako iturriek EFEri jakinarazi diotenez.

Gertaera arratsaldean izan da, 19:30ean, Reino de Navarra kaleko etxebizitza batean.

Atxiloketa Eguesibarreko Udaltzaingoak egin du, baina ikerketa Foruzaingoaren Polizia Judizialak hartu du.

Kasuaren ardura duen epaileak sumarioa sekretupean jarri du, eta, beraz, oraingoz ez da gertakariaren datu gehiagorik eman.

Eguesibarreko Udalak Bozeramaileen Batzordearen bilera deitu du larunbat honetarako, 10:00etan, hilketa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X