Arrigorriagako Padura klubak “irmo gaitzetsi” ditu adin-txikiko batek jasandako sexu-jazarpenari buruz zabaldutako “funtsik gabeko akusazioak”
Padura Club Arrigorriagako kirol-klubak "irmo gaitzetsi" ditu 14 urteko neska batek sexu-jazarpenari buruz Bidaure haurren eta nerabeen defentsararako elkarteak eta Urruma elkarte feministak "zabaldutako funtsik gabeko akusazioak”.
Bizkaiko herriko bi elkarte horiek "irmotasun falta" leporatu diote kirol klubari sare sozialetan zabaldutako ohar batean emakumezko adin txikiko batek jasandako sexu-indarkeria eta jazarpenagatik. Delitu horiekin lotuta, bost gazte ikertzen ari dira eta elkarteek egindako salaketaren arabera, mutil horiek nesken taldeko jokalaria jazarri dute entrenamenduetan eta horietako batek neskaren bideo sexual bat zabaldu zuen. Joan zen irailean izandako gertakariak dira eta kasua Adingabeen Fiskaltzaren esku dago.
Ostiral iluntzean zabaldutako ohar batean, Padurak "gogor gaitzesten" du "edozein eraso mota", baita "egoera eragin duen bideoaren hedapena ere". Ekintza "arduragabea" dela eta "pertsonen intimitatea urratzen" duela baieztatzen du.
Alabaina, Bidaure eta Urruma elkarteek "informazio faltsua eta kontrastatu gabea" zabaldu dutela iradokitzen du eta "errealitatea desitxuratzea" egozten die, "adingabeei, haien familiei eta kirol-komunitate osoari" kaltea eraginez.
Klubak hainbat puntu aipatzen ditu oharrean. Alde batetik, dio bideoa ez zuela bertako jokalari den inork zabaldu. Gehitzen du "instalazioetan ez dagoela jasota inolako sexu-erasorik, jazarpenik edo indarkeriarik gertatu denik" eta klubak ez duela berririk "jokalarien aurkako salaketarik egiaztatu denik". Azkenik, gertakariak ez zirela klubaren jardueraren esparruan gertatu berresten du.
Hala ere, "prest" agertu da adingabearen familiarekin, erakunde eskudunekin eta informazio egiaztatua eman dezakeen edonorekin "lankidetzan aritzeko" eta argitu nahi izan du, 2025eko azaroan, gertakarien berri jakin zutenean "babeserako barne-protokoloak eta prebentzio-neurri zehatzak" hartu zirela.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileak, 2025eko Euskadi Gastronomia Sarien irabazleak
Mugimendu horretan aritu ziren Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano, Ramon Roteta, Xabier Zapirain, Luis Irizar, Ramon Zugasti, Ricardo Idiakez, Tatus Fombellida, Patxi Quintana, Pedro Gomez, Manolo Iza eta Jesus Mangas eta Jose Juan Castillo, besteak beste.
Asteartean Santanderren hildako ikasleen zentroan lur jota daude
Hildako gazteak Kantabriako La Granja Lanbide Heziketako Ikastetxeko ikasleak ziren. Abeltzaintza eta abere-osasunari buruzko zikloa ari ziren ikasten. Bertako zuzendariak azaldu duenez, zentroan lur jota daude.
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari
Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.
Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Arrigorriagako Padura klubean neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol klubari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Bost gazte ikertzen ari dira, eta Ertzaintzak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du kasua.
8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Loiun. Pertsona bat zauritu da bertan.