Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Emakume bat, bere alabaren zorriekin borrokan.
Euskadiko emakumeek gizonek baino 0,8 eta 2,2 ordu bitartean gehiago ematen dituzte egunean seme-alaba adingabeak zaintzen; 25 eta 34 urte bitarteko adin-tartean, esate baterako emakumeek 6,1 ordu ematen dituzte egunean zeregin horietan, eta gizonezkoek, 3,9 ordu.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotako datuetako bat da, eta igandean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dutela-eta argitaratu dute.
Seme-alaba adingabeen zaintzan ematen diren orduen aldea txikiagoa da 35-44 urtekoen artean, egunean 5,2 ordu ematen baitituzte emakumeek, eta gizonek, berriz, 4 ordu.
Estatistika horren arabera, Euskadin 15 urtetik beherako adingabeak dituzten familia gehienek partekatu egiten dituzte lanorduez kanpoko eguneroko zaintzak. 2024an, adingabeen % 96,6 bi gurasoek zaintzen zituzten; 2010ean, berriz, % 82,6 ziren.
Guraso bakarreko familietan bizi diren adingabeen kasuan, horien % 66,8 amak zaintzen ditu, eta % 14,3, berriz, aitak.
Hala ere, Eustatek zehaztu duenez, kontuan hartu behar da mendeko seme-alabak dituzten guraso bakarreko familien % 80tan emakumeak direla buru, eta horrek azaltzen du, neurri handi batean, zaintza-karga batez ere emakumeen gain egotea.
Halaber, emakumeen % 10,6k 70 ordu baino gehiago egiten ditu lan astean, etxeko eta kanpoko lanak batuta; gizonezkoen kasuan, % 7,4 dira.
Lan gehienetan, emakumeak gehiago aritzen dira gizonak baino. Alderik handiena arropa garbitzearekin, lisatzearekin eta prestatzearekin lotutako zereginetan dago; horietan gizonak baino % 28,22 gehiago dira emakumeak.
Etxeko garbiketan, emakumeek % 6,6 gehiago hartzen dute parte. Otorduak prestatzen, aldea askoz txikiagoa da, baina % 1,62 gehiago dira emakumeak.
Aitzitik, hainbat zereginetan gizonen eta emakumeen parte-hartzea ia berdina da, eta elikagaiak erostea da gizonen inplikazio-maila handiena duen jarduera.
Etxeko lanen multzoan, emakumeek 0,3 eta 0,8 ordu artean gehiago ematen dituzte egunean. 35-44 urtekoen tartean, zehazki, 2,1 ordu ematen dituzte emakumeek eta 1,7 ordu gizonek.
Aldeak handiagoak dira kontziliazioagatiko lan etenen esparruan. 16-69 urteko pertsonen artean, emakumeen % 7,3k lan-jarduera eten du azken hiru urteetan lana eta familia uztartzearekin lotutako arrazoiengatik, eta gizonen kasuan, aldiz, % 1,8k.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileak, 2025eko Euskadi Gastronomia Sarien irabazleak
Mugimendu horretan aritu ziren Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano, Ramon Roteta, Xabier Zapirain, Luis Irizar, Ramon Zugasti, Ricardo Idiakez, Tatus Fombellida, Patxi Quintana, Pedro Gomez, Manolo Iza eta Jesus Mangas eta Jose Juan Castillo, besteak beste.
Asteartean Santanderren hildako ikasleen zentroan lur jota daude
Hildako gazteak Kantabriako La Granja Lanbide Heziketako Ikastetxeko ikasleak ziren. Abeltzaintza eta abere-osasunari buruzko zikloa ari ziren ikasten. Bertako zuzendariak azaldu duenez, zentroan lur jota daude.
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari
Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.
Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Arrigorriagako Padura klubean neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol klubari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Bost gazte ikertzen ari dira, eta Ertzaintzak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du kasua.
8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Loiun. Pertsona bat zauritu da bertan.
Azken agurra Santanderreko pasabidea hautsi eta itsasora erorita hil ziren gazteei
Barakaldoko eta Balmasedako beilatokiak eta Igollo de Camargoko (Kantabria) eliza txiki geratu dira Santanderren itsasora erorita hil ziren gazteak gogoratzeko eta azken agurra emateko.