ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita

Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.

21 urteko neska bat zauritu da bart Tuteran (Nafarroa), igogailu batean harrapatuta geratu baita, larrialdi zerbitzuek gaur jakinarazi dutenez. 

Ezbeharra 22:44an gertatu zen, Albares kaleko eraikin batean. Antza denez, hutsik zeraman aulkitxo baten uhal bat igogailuaren atean harrapatuta geratu zen, igogailua sototik igotzen hasi zenean, eta emakumearen hankak atearen eta aulkitxoaren artean katigatuta geratu ziren. Igogailua ez atzera ez aurrera geratu zen lehen solairuan. 

Tuterako suhiltzaileak, udaltzainak eta anbulantzia bat bertaratu ziren, eta suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan zuten ospitalera. 

Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman zuten, hankak hautsita omen zituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X