TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiz korapilatsua Txorierrin, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, San Mames parean izandako istripu baten ondorioz Kantabriarantz, eta trafiko astunagatik Gipuzkoako noranzkoan. 

Auto-ilarak Txorierrin. Argazkia: @TrafikoEJGV

Goiz konplikatua izan da Bizkaiko errepideetan. Auto-ilara luzeak sortu dira BI-30 Txorierriko errepidean, Asua parean, 06:50 aldera bederatzi autoren artean izandako istripuaren ondorioz. Erletxetarako noranzkoan errepideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte. 

Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Arrontegitik eta Artatzatik datozen sarbideetan, bai eta Barakaldon eta Gurutzetan ere, Bilbo ekialdean, oro har, zaila izan da errepideetako egoera.  

Segurtasun Sailaren arabera, hiru lagun arin zauritu dira istripu horretan. 

09:30ean, behin ibilgailuak errepidetik kendu eta zorua garbituta, itxita egon diren erreiak zabaldu ahal izan dira eta egoera bere onera bueltantzen joan da. 

Horrez gain, BI-10 errepidean San Mames parean elkar jo dute bi autok eta hiru erreietako bi itxi behar izan dute. Auto-ilarak Miribilaraino iritsi dir aKantabriarako noranzkoan, eta, Donostiarantz, istripurik egon ez bada ere, auto-ilarak izan  trafiko-astunagatik.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X