INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan

Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da bi edo hiru urte zituen haurraren hilketa.

Guardia Zibila indarkeria bikarioaren balizko kasu bat balitz bezala ikertzen ari da Torreviejan (Alacant) izandako 2 eta 3 urte bitarteko neskato baten hilketa, Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen Ordezkaritzak eta Berdintasun Ministerioak Genero Indarkeriaren aurkako Ordezkaritzaren bidez jakinarazi dutenez. 

Hilketaren egilea, biktimaren aita, hilda aurkitu dute. Litekeena da bere buruaz beste egin izana haurra hil ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X