Etxebizitzen krisia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da

Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.

SAN SEBASTIÁN, 01/09/2025.- Vista de un barrio residencial de San Sebastián este lunes, en el que se ha publicado el informe sobre el mercado de la vivienda que ha presentado este lunes el Colegio Oficial de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria (COAPI) de Gipuzkoa. El precio medio por metro cuadrado de la vivienda en San Sebastián ha vuelto a alcanzar un nuevo máximo histórico el segundo trimestre de este año al situarse en 5.869 euros, lo que supone un incremento del 0,8 % respecto al trimestre anterior y del 5,7 % interanual. EFE/Javier Etxezarreta
Donostiako etxebizitza-bloke baten irudia. Argazkia: EFE

Azken bost urtean, alokairuko etxebizitzen eskaintza nabarmen murriztu da Euskal Herrian, bereziki Bilbon eta Donostian. Gipuzkoako hiriburuan, eskaintza % 72 jaitsi da, eta Bilbon % 70, Idealistak argitaratutako txosten baten arabera.

Eskaintzaren jaitsiera hori Estatu osoan gertatzen ari den joera orokorraren barruan kokatzen da. Hirika aztertuta, Bartzelonan izan da jaitsierarik handiena, % 90 gutxiago 2020arekin alderatuta; ondoren datoz Granada (% 76 gutxiago), Palma (% 75) eta Madril (% 73).

Euskal Herriko gainerako hiriburuei dagokienez, Iruñean alokairu-eskaintza % 47 murriztu da, eta Gasteizen % 26.

Eskaintzaren murrizketa horrek lehia handitu du familien artean merkatura ateratzen diren etxebizitzak eskuratzeko. Bilbok Estatu mailako datu kezkagarrienetako bat, % 864ko igoera izan baita. Donostian (% 438), Gasteizen (% 491) eta Iruñean (% 307) ere nabarmen handitu da lehia, baina neurri apalagoan.

Alokairuen prezioei dagokienez, azken bost urteetako igoerak antzekoak izan dira: Iruñean % 24, Gasteizen % 24, Bilbon % 22 eta Donostian % 22.

Zure interesekoa izan daiteke

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X