Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Irungo institutu bateko adin txikiko hiru ikasleri diruaren zein oparien truke sexu harremanak izatea proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu. Aitzitik, 15 urtez lan jazarpena jasan duela salatu du, Lanbide Heziketan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lanean aritu denean.
Gaur hasi da akusatuaren aurkako epaiketa Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, eta atarian kazetarien aurrean adierazpenak egin ditu. Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Irakasleak kazetarien aurrean azaldu duenez, duela 15 urte hasi zen laneko jazarpena jasaten, Lanbide Heziketako irakasle zela. Horren esanetan, ezgauza zela eta gauzak ez zituela ondo egiten esaten zioten.
Ondoren, DBHko irakasle izatera igaro zenean “adingabeei gauzak” egitea leporatu zioten, eta salatu duenez, “15 urte daramatzate horretan”.
Aitzitik, azpimarratu du ikasleek proposatzen ziotela diruaren truke sexu harremanak izatea.
Bestalde, onartu du ez dela "irakasle normala" izan. Horren arabera, ikasleen ustez, rock izar baten modukoa zen, eta neskaz inguratuta egon ohi zen, eta ez omen du ulertzen zergatik.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Zure interesekoa izan daiteke
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulante modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.