TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Berdintasunerako Emakunde Saria

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Korrika zuzenean: Euskararen aldeko lasterketak goiza Nafarroan igaroko du. Ondoren, edizio honetan lehen aldiz Lapurdi zapalduko du. Gauean, Sara, Kanbo eta Uztaritzetik igaroko da, eta beste herri batzuk sartuko dira, tartean Baiona hiriburua.

- Krisi energetikoa: Iranek eta Trumpek gezurtatu egin dute elkar, AEBko presidenteak gerrari amaiera emateko negoziazio irekita dagoela adierazi ondoren. Trumpen asmoa erasoa atzeratzea da, negoziazioak aurrera doazelako. Teheranek akordio bat nahi duela ere esan du. Baina Iranek gezurretan ari dela dio. 

- Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria: Lehendakariak eta Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria emango diote Mentxu Ramilo Araujori, emakumeen ezagutzari egindako ekarpenagatik eta ahalduntze digitalagatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X