Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.
Aurreko astean Basaurin gertatu zen bezala, egoera tamalgarri bat gertatu da larunbat honetan Hernanin, bertako futbol taldearen eta Irungo Landetxa taldearen arteko norgehiagokan. Gauean jokatu zen partidan arbitro lanetan ari zen 17 urteko gazteak irainak eta mehatxuak entzun zituen, aldagelan sartu behar izan zuen, eta ez zen bertatik ateratzera ausartu. Ertzaintzak bertaratu behar izan zuen azkenean.
Hernaniko taldeko zuzendaritzako kideek ETBri adierazi diotenez, "tentsio handiko partida izan zen hasiera-hasieratik, eta Irungo taldeko futbolari eta zale batzuek "jarrera erasokorra" izan zuten arbitroarekin.
Horren aurrean, 17 urteko arbitroak aldagelan sartzea erabaki zuen, bere burua babesteko.
Gipuzkoako Futbol Federazioak ikerketa ireki du eta "irmotasunez" jokatuko duela iragarri du.
Gertakari honen berri izan aurretik, baina antzeko beste gertakari batzuez galdetuta, Nerea Melgosa sailburuak "helduen gainean" jarri du horrelako jarreren erantzukizuna, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Hala, haurrek eta gazteek helduengandik ikasten dutela gogorarazi du, eta zelaietara joaten direnean "frustrazioak etxean uzteko" eta "errespetua erakusteko" eskatu die gurasoei.
Zure interesekoa izan daiteke
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara" diogu, ez "euskara naiz". "Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.